Igande goizean infantil mailako Gipuzkoako proba konbinatu txapelketa jokatu zen Michelinen. Landaberri eta Udarregi, Lasarte-Oria eta Usurbilgo ikastoletako kirolariek hartu zuten parte eta emaitza onenak Jon Ander Bruñok eta Leire Amianok eskuratu zituzten, biak Lasarte-Oriako atletismo taldekoak. Hirugarren eta bosgarren izan ziren Bruño usurbildarra eta Amiano lasarte-oriatarra. Lau proba egin behar zituzten 25 parte hartzaileek, 80 metro hesiekin, pisu jaurtiketa, 80 metro eta luzera jauzia, proba bakoitzean puntu batzuk jaso eta gehiena lortu zituena txapeldun.
Mutiletan, Anoetako Kepa Eizagirre izan zen txapelduna, alde nabarmenarekin, 1910 berak 1435 bigarrenak. Lau probatan izan zen nagusi, pisua 12,30 metro jaurti zuen, saltoan bost metro egin zituen bakarra izan zen (5.02) eta lasterketetan ere aurrena, 10.73 segundu 80 metro egiteko eta 14,35 distantzia berdina baina hesiekin. Bigarren Jon Ander Aurkia eta hirugarren Jan Ander Bruño herriko taldekoa.
Neskatan Jasone Sertutxa Donostiako Santo Tomas Lizeokoa izan zen irabazlea, 1.607 punturekin, Olaia Auzmendia Hernaniko Langilekoa bigarren, 1.575, Rebeca Herrero Anoetako hirugarren 1.433 punturekin eta esan bezala bosgarrena izan zen Leire Amiano lasarte-oriatarra 1.289 punturekin.
Herriko altletismo elkarteak antolatutako proban arazorik gabe burutu zen eta infantil mailako 25 atletek hartu zuten parte.