Aurten ere arrakasta handia izan du Antzerki Asteak. Zazpigarren edizio hau, bihar, asteartea dantzako taldeen Fandantragoreinusot ikastetxeei eskainitako emanaldiarekin amaitzen bada ere, publiko orokorrari eskainitakoak ostiralean bukatu ziren, gazteen antzerki taldekoak eskaini zuen Grease emanaldi musikal bikainarekin.
Egia esan lan borobila egin zuten ostiral gauean dantzari eta antzerkilari gazteek. Grease ezaguneko kantu eta dantzak eskaini zituzten ekitaldia bikaina eta atsegina osatuz. Ikusleen txaloek adierazten zuten bukaeran gustura zeudela emanaldiarekin.
Aste honetako astelehenean Zabaletako haurrek Ur tanta batzuen istoria eskaini zuten lehenengo eta jarraian 4. mailakoek Barrerik egiten ez zekien printzesa eta Ipuinen herriko erregea taularatu zuten. Asteartean berriz 3. mailakoek Mimo ariketak aurkeztu zuten eta 5. mailakoek Ixilik!... hasi filmatzen. Lehen mailakoek asteazkenean zuten beraien txanda eta Top Model eta Rock and Roll lanak antzeztu zituzten. Jarraian bigarren mailakoek Ametsak eskaini zuten.
Azkenik 6. mailakoek ostiralean taularatu zuten beraien lana, Liburu Magikoa eta ondoren gazteen Grease antzezlana ikusi zen.
Urtetik urtera gero eta jende gehiago doa kulturetxera antzerkia ikustera, beraz Antzerki Asteak arrakasta handia duela esan behar da. Urrian berriro hasiko da Antzerki Eskola martxan eta ziurrenik datorren urteko Antzerki Astea aurtengoa bezain ona edo hobea izango da.