Lanak Somoto zeharbidean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 15a

Udalerriko etorkizuneko bidegorri sarearen lehenengo lanak hasiko dira gaur, zehazki, tren geltokitik Atsobakar etorbidera doan bidegorri zatia.
Honela, trenbidearen ondoan doan zeharbidea, Somoto zeharbidea moztuko dute. Udalak jakin arazi duenez, ikasturteak jarraitzen duen bitartean, Garaikoetxera zeharbidean dagoen aldapatik sartzeko ez da eragozpenik egongo.
Bidegorri zati hau abuzturako amaitzea aurreikusita dago. Baina bidegorria osatzeko lanak herrialdeko beste guneetan jarraituko dute eta hauek irauten duten bitartean kaleak moztuko dituztela aurreratu du Udalak eta mozketa horien inguruan informazioa ematen joango da.
Honela, Udaletik barkamena eskatzen du lan hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik.