Oria ibaia ezagutzeko beste era bat: kanoa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 15a

Usurbilgo Puntapax Kanoe K.E. bere 5. urteurrena ospatuko du hurrengo asteburuan. Horretarako ekainaren 20 eta 21 ekitaldiak antolatu ditu.
Ekainak 20an, larunbata, 16:00etan Aliriko zubitik irten eta ibaiaz gozatzeko aukera egongo da beste ikuspuntu batetik, kanoa. Gainera, zabor bilketa egingo dute ingurugiroa zaintzeko beharraz jabe arazteko.
Igandean, berriz, Oria ibaiaren igoera egingo dute. Orioko hondartzatik abiatu eta Txokoaldeko zubirainoko ibilbidea izango da eta federatuak ez direnak 10 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko.
Ekintza hauen berri gehiago jakiteko, puntapax-kanoe@gmail.com helbidean edo 651 701 519 telefono zenbakian jarri zaitezkete harremanetan elkartearekin.