Ekainaren 15an banatu zituzten aurtengo bertsopaper lehiaketako sariak. Kultur etxean egindako ekitaldian, Landaberriko eta Sasoetako hainbat ikasle elkartu ziren. Sari banaketa ekitaldian ere bertsoak izan ziren nagusi. Ane Labaka eta Beñat Iguaran aritu ziren bertsotan, aurkezle eta antzezle lanetan, berriz, Amaia Amiano eta Enara Ieregi. Antzezleak gai-jartzaile aritu ziren, eta Anek zein Beñatek bertso-sorta eskaini zieten ekitaldira joandako gaztetxoei.
Irabazleen zerrenda honako hau da: lehen hezkuntzako sariei dagokienez, aipamena honako hauek jaso zuten: Landaberri ikastolako Leire Ruizek eta Julene Illarramendik, eta Sasoeta ikastetxeko Paula Carballo eta Alicia Hernandezek. Lehenengo saria, ordea, Landaberriko Sara Pavo Beldarrainek, eta Sasoetako Sara Araneu, Leire Tejedor, Cristina Rebollo eta Leire Valdiviak jaso zuten. Bigarren hezkuntzako aipamena, berriz, Landaberriko Lierni Arozenak eskuratu zuen, eta lehenengo saria, Maider Galardik.