16_Kirol elkarteen egoitza berria Osasun zentroko eraikinean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko ekainaren 16a

Lasarte-Oriako Udalak Beko kaleko Osasun zentro berriko 2. solairuko hainbat lokalen erabilpen hitzarmena sinatu zuen ekainaren16an herriko lau kirol elkarterekin.
Lasarte-Oriako Udalaren izenean, Iñaki Mugika alkateordea eta Jesus M. Zaballos Kiroletako batzorde burua egon ziren sinadura ekitaldian.
Elkartei dagokienez, Jesus Diez Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko lehendakaria, Puy Solano Buruntzaldeko Igeriketa taldeko ordezkaria, Jose Cantos Texas Lasartearra futbol elkarteko lehendakaria eta Alex Urkiola Bazpi txirrindularitza eskolako lehendakaria egon ziren.