18_Alkarbide bilakatuko da Lasarte-Oriako EA

Txintxarri 2009ko ekainaren 18a

Lasarte-Oriako afiliatuak ez ziren joan Eusko Alkartasunak ekainaren 20-21 asteburuan egin zen kongresura.
Jexus Izeta, herriko zinegotziak esan zigunez, Eusko Alkartasunatik bereizitako kritikoekin bat egin dute. Hori dela eta, kongresura joateak "ez duela zentzurik" azpimarratu zuen.
Alkarbide alderdi berria eratzeko pausuak ematen ari ziren, eta etorkizunean Lasarte-Oriako udaletxean Alkarbide gisa lan egingo zuela zehaztu zuen.