Mugimenduak duen garrantzia

Txintxarri 2009ko ekainaren 19a

Asteartean, haur txikientzat mugimenduak duen garrantzia aztertu zuen Pilar Seminariok Manuel Lekuona kultur etxean eskaini zuen hitzaldian.
Gurasoek haurraren garapenean duten garrantzia, nolako oinetakoak behar dituzten ibiltzen hasten direnean edo gurasoak egin behra ez dituzten gauzak ere azaldu zituen hizlariak, baita hitzaldi aretoan zeuden herritarren kezkei erantzuna eman ere.
Hitzaldi hau Udaleko Sanitate departamentuak urtean zehar antolatutako Nola hezi gure seme-alabak hitzaldi sortaren baitan dago eta 7 urte arteko haurren gurasoei eta hezitzaileei zuzendua dago.