Udal Musika Eskola eta Dantza Eskolako ikasleek ikasturtean zehar landutakoa erakusteko bi kontzertu eskaini dituzte aste honetan.
Asteartean, Dantza eskolako ikasleek eman zioten hasiera emanaldiari. Iñaki Landak sortutako koreografiak eskaini zituzten dantzariek taula gainean eta arintasuna eta malgutasuna erakutsi zuten.
Ostean, Musika Eskolako txikiak bakarkako edo kamarako emanaldien hasiera izan ziren. Honela, biolinak, pianoa, flauta, txistua edo trikitixaren doinua entzun ahal izan ziren aretoan.
Atzo, bigarren kontzertuan, taldeak ikusteko aukera egon zen eta amaieran, ziklo aldaketako azterketa gainditu dutenen diploma banaketa egon zen.