Lasarte-Oriako afiliatuak ez dira joango Eusko Alkartasunak astebukaeran egingo duen kongresura.
Jexus Izeta, herriko zinegotziak esan digunez, Eusko Alkartasunatik bereizitako kritikoekin bat egin dute. Hori dela eta, kongresura joateak "ez duela zentzurik" azpimarratu du.
Are gehiago, Alkarbide alderdi berria eratzeko pausuak ematen ari direla, eta etorkizunean Lasarte-Oriako udaletxean Alkarbide gisa lan egingo duela zehaztu du.
Alderdi berria urrian edo azaroan eratuko dela espero da, eta, aurrera begira, helburua 2011ko udal hauteskundeetan aurkeztea da.