Bigarren Eskuko merkatua bihar

Txintxarri 2009ko ekainaren 19a

Ola Kaleko azoka-gunean Bigarren Eskuko merkatu egingo da bihar, Lasarte-Oriako Udaleko Merkataritza, Ingurumena,Kontsumoa eta Sanitateko sailak antolatuta.
Liburuak, komikiak, jostailuak, margolanak, arropa, antigoaleko gauzak... hamaika gauza erosteko aukera egongo da ibai ondoan jarriko den postuetan.
Merkatua goizeko 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Postuetako saltzaileek, gainera, hondakinak bereizteko poltsa banatuko diete erosketaren bat egiten duten pertsonei; hain zuzen ere, Udalaren Birziklatu bai ala bai kanpainako protagonista izan zena.
Era berean, Lasarte-Oria Bizirik taldeak herritarrak animatu nahi ditu merkatura gerturatu eta bigarren eskuko gauzak erostera.
Horretaz gain, Eusko Legebiltzarrean Hondakinen Lege berria sustatzearen aldeko sinadura bilketaren azken eguna izango dela jakin arazten du taldeak.
Beraz, oraindik sinatu ez duzutenok, aukera aparta duzue.