Gaizka Ormazabal korrikalaria Espainiako jubenil txapelketan

Txintxarri 2009ko ekainaren 19a

Lehengo asteburuan, Gipuzkoako Txallengeko 2. jardunaldia burutu zen Tolosako eta Errenteriako kirol guneetan. Bertan LOKEko eta herriko atletak fin ibili ziren, nahiz eta haizearen aurka ere lehiatu behar izan ziren.
Gaizka Ormazabalek 200 metro probako sailkapen lasterketan 3. postua egin arren, 23,34 segundotako marka egin eta asteburu honetan jokatuko den jubenil mailako Espainiako txapelketarako txartela lortu zuen.
Iurgi Olasagastik ere 100 metro lasterketako sailkapena irabazi zuen 11,97 segundotako denborarekin, baina ezin izan zen finalean lehiatu. Izan ere, jokatu ziren zazpi sailkapen lasterketetako sei denbora onenek lortzen baitzuten finalera iristea.
Aipatzeko ere, Eneritz Imazek eta Leire Amianok lortutako postuak. LOKEko bi neskatoak kadete mailan lehiatzen dira normalean eta oraingoan senior eta jubenilekin lehiatu ziren. Eneritzek 2. postua egin zuen 100 metroetako sailkapen lasterketan eta Leire Amianok pertika proban 4. postua eskuratu zuen
Bestalde, Iñigo Sevillano Real Sociedad taldeko lasarteoriatarrak 110 metro hesiak proban denboraldiko marka egin zuen 15,12 segundoko denborarekin.