2009-2010 denboraldia prestatzen hasi da Texas Lasartearra futbol elkartea eta taldeak osatzeko edo eratzeko asmoarekin deialdia egin nahi die Lasarte-Oriako gazteei.
Kadeteentzat deialdia, hau da, 1994 eta 1995ean jaiotako mutilentzat ekainaren 22 eta 24 da 18:45ean; Jubenilak, 1991 eta 1993 urte bitartean jaoitakoak, gaur eta ekainaren 22 eta 24an dute hitzordua 18:45ean; senior emakumezko taldean, 1993a baino lehen jaiotako neskek dute aukera parte hartzeko eta ekainaren 23 eta 26an 19:45ean bilduko dira eta senior gizonezkoak, 1991a baino lehen jaiotakoek, ekainak 25 19:45ean.
Hitzordu guztiak Michelineko edo Kirol guneko futbol zelaian izango dira.