Lasarte-Oriako 25 lagunek parte hartuko dute Quebrantahuesos lasterketan

Txintxarri 2009ko eka. 19a, 02:00

Bihar, ekainak 20, egingo da Quebrantahuesos txirrindulari proba ezaguna, eta Lasarte-Oriako 25 lagunek eman dute izena milaka zikloturista biltzen dituen lasterketan parte hartzeko.
Ez da erraza izaten Quebrantahuesos lasterketarako plaza lortzea. Milaka zikloturistek nahi izan dute bertan izan, baina ez da guztientzako tokirik izatean. Lau hilabete lehenago hasi beharra dago plaza lortzeko ahaleginean. Aurten, herriko 25 lagunek lortu dute irteeran egoteko txartela.

Prestakuntza
Ondo prestatuta joan behar da 205 kilometro eta lau mendate tartean dituen lasterketara. Prestakuntza fisiko egokia egitea komeni da proba ondo bukatzeko.
Sabiñanigotik ateratzen da lasterketa, eta Frantziako lurretan sartu ondoren, Sabiñanigon bukatu. Lasterketa gogorra da, eta parte hartzaileak leher eginda iritsi ohi dira.