Aurten, herriko 25 zikloturistek eman dute izena Quebrantahuesos proba ezagunean parte hartzeko. Ekainaren 20an korritu zen zikloturisten lasterketa ezaguna. 205 kilometro guztira eta lau mendate tartean.
Guztira 7.422 partaide izan ziren lasterketan. Izena gehiagok eman bazuten ere, batzuk atzera egin zuten azken momentuan.