Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ordutegia ez zen oso erakargarria. Goizeko 11:00ak. Agian horregatik, ez zen jende asko hurbildu herenegun Kultur Etxean egin zen emanaldira. Lasarte-Oriako Musika Eskolako, eta Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleek gitarra emanaldia eskaini zuten. Iban Moreno lasarteoriatarrak, berriz, garai bateko musika-tresnak erakutsi zituen, guztiak gitarrarekin lotutakoak. Gitarra doinuak entzun ziren, eta poemak ere irakurri zituzten.