Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Garena ikasteko biderik laburrena leloarekin, hainbat ikastaro antolatu ditu AEK-k. Euskaltegietan ez ezik, barnetegietan euskara ikasteko aukera dago. Adibidez, Lasarte-Oriako hiru lagunek barnetegietara joateko izena eman dute. Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian antolatu dituzte barnetegiak. Horretaz gain, familientzako barnetegiak ere badira aukeran, gurasoak eskolan dauden bitartean, begiraleek seme-alabak zaindu ditzaten. Azpimarratzekoa, bestalde, xiberera ikastaroa, eta bizikletaz egingo den barnetegi ibiltaria. Ikastaroren batean parte hartu nahi duenak AEK-ra jo behar du, Muntteri euskaltegira.