Joan den larunbatean bilkura egin zuten Ingemar S.A. enpresako langileek Usurbilen. Enpresako akziodunen batzarra zegoela eta, Ingemar enpresak bizi duen egoera salatu nahi izan zuten langileek. Komiteak jakinarazi duenez, 2009rako aurreikusitako igoera zor die langileei enpresak.
Komiteak salatu duenez, gainera, enpresako zuzendaritzaren jarrera “guztiz salagarria” da, komiteak arazoari irtenbidea bilatzeko ahaleginak egin arren, zuzendaritzak ez baitie inolako kasurik egin.