Kontzertu paregabea Goiargi abesbatzak eskainitakoa

Txintxarri 2009ko ekainaren 22a

Larunbata iluntzean, Brigitarren komentura hurbildu ziren herritarrek Goiargi Abesbatzaren emanaldiaz gozatu ahal izan zuten.
Kontzertua Alboka Abesbatzak eta Zumarraga-Urretxuko abesbatzak egindako elkartrukearen barruan kokatzen da.
Lasarte-Oriako abesbatzak maiatzaren 23an Zumarragako Andre Maria Mesedetakoaren Lagundiko komentuan kontzertua eskaini zuen eta era paregabean hartu zituzten bertan.

Kontzertua
Honela, Zumarraga-Urretxuko abesbatzaren txanda izan zen herenegun.
Javier Arratibelen zuzendaritzapean, gaur egungo edo antzinako doinu erlijioso, zein polifonikoak eskaini zituen Goiargi abesbatzak. Hala nola, Mendelssolnen Jauchzet Den Herrn, Ubi Caritas O. Gjeilo musikariarena eta herrikoiagoak diren Mikel Laboaren Txoriak Txori, S. Esnaolaren Amak ezkondu ninduen edo J. Ezkurraren Aritz adarrean.
Kontzertua amaitzerakoan, txalo zaparradaren ostean, Alboka Abesbatzako ordezkariek oroigarria eta lore sorta eman zizkieten Javier Arratibel zuzendariari eta Lourdez Idiakez Goiargiko presidenteari.