San Juan bezpera, oroitzapen txarrak erre eta horiek ahazteko gaua da. Horretarako, herri askotan San Juan sua pizten da.
Bart izan zen gau magikoa eta gure herrian ohitura den legez hainbat ekitaldi burutu ziren.
Dantza eta sua
Lehenik, Udaletxe aurrean Zortzikoa dantzatu zuten Erketz EDTko lagunek. Bertan, eguraldia lagun, herritar ugari bildu zen eta Udal zinegotzi eta dantzariekin batera kalejira egin zuten Andatza plazara.
Bertan Erketzeko sokadantza dantzariek eskaini ondoren, herritarrak gonbidatu zituzten fandango eta arin-arina dantzatzera.
Eta Lasarte-Oriako alkateordeak Iñaki Mugikak sua pizten zuen bitartean kalejira alaian ibili ziren dantzari eta herritarrak.
Baina sua guztiz pizterakoan, garren berotasunak kalejira bertan behera geratzea ekarri zuen.
Herritarrek ere su garrak beheratu arte itxaron behar izan zuten urte honetako gauza eta oroitzapen txarrak erretzeko, hala nola, ikastolako liburuak edo apunteak.