Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Muntteri euskaltegiak izan du aurten sorgin jaiei hasiera ematen dion txupina botatzeko ohorea. Antolakuntzatik,, batetik, Udala festa erditik urruntzeko egiten ari den ahalegina salatu zuen, bestalde, festa gunean eraso sexista edo arrazistarik ez dela onartuko aldarrikatu eta azkenik heldu, haur, zahar eta gazteei gonbidapena luzatu zien Sorgin Jaietan parte hartu eta gozatzeko: "Aurten ez da erdigunean besterik izango. Udalak bere jarrerarekin lortuko duena zera da eta, herriko jaiak txosna gunekoak izatea. Gure espazioa txikia izan arren, Lasarte-Oria osoko bihotz askotara iristen gara” esan zuten prentsaurrekoan.