Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Son Of The Rock talde madrildarrak aurkeztutako maketa, epai-mahikideen arabera, onena izan zen. Era horretan, 1.000 euroko saria jasoko du rock taldeak. Herriko taldeei ematen zaien saria, berriz, Plastic taldeari egokitu zaio. 700 euro jasoko du pop estiloko musika egiten duen talde lasarteoriatarrak. Sari banaketa uztailaren 1ean egingo zen, San Pedro jaietako egitarauaren barruan. Egun horretan kontzertua eskaini zuten bi taldeek, eta saria jaso ere. Dirulaguntzekin, diskoa grabatu eta euren burua ezagutzera emateko aukera izango dute sarituek.