Uztailak 1ean, Lasarte-Oriako Udalak Ttakun Kultur elkartearekin eta herriko ikastetxeekin elkar laneko hitzarmenak sinatu zituen.
Udalaren izenean Ana Urchueguia alkatea, Euskara Batzordeko lehendakaria den Rikardo Ortega eta Ana Sanz idazkaria egon ziren; Ttakun Kultur elkarteako lehendakaria den Mari Jose Eizmendi eta ikastetxeen izenean, Landaberri ikastolako zuzendaria Iosu Garmendia, Sasoeta-Zumaburuko zuzendaria Koru Goikoetxea, Landaberri Institutuko Abene Arriola eta Lasarte-Oriako Institutuko Esther Urrutia.
Rikargo Ortegak sinadura ekitaldia hasi baino lehen azaldu zuen bezala, herritarron hizkuntzako gaitasuna hobetu eta euskara erabiltzeko erraztasunak handitzea dute helburu hitzarmenek.