Amaitu dira San Pedro jaiak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 3a

Aurtengo festak luzeak izan dira, guztira bost egun iraun dute. Larunbatean hasi eta asteazkenera arte nahiko festa eta algara izan da herrian. Eguraldia zoragarria izan da, agian beroei. Euri zaparradaren bat ere bota zuen, baina ez da nahikoa izan jendea etxeratzeko.

Aukera handia izan da aurtengo festetan ondo pasatzeko. Udalak eta herriko elkarteek antolatutakoarez gain, Sorgin Jaien gunean ere egitarau zabala izan da. San Pedro bezpera igandea izanik, herriko ostalariek larunbatean hasteko asmoa azaldu zuten eta baita lortu ere. Larunbatean egun guztian zehar hainbat ekitaldi antolatu zituzten eta gauean kontzertuak Andatza plazan. Sorgin Jaien gunean ere, larunbatean hasi ziren AEK euskaltegian txupinazoa bota ondoren.
Festarako gogoa duenak Usurbilgo jaiak ditu gozatzeko