Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailaren bigarren astean zehar Gipuzkoako hainbat futbol zelaietan Donosti Cup txapelketa lehiatu zen. Mundu osoko hainbat talde hurbildu ziren lehiaketa honetan parte hartzera eta gure herriak ere ordezkaritza izan zuen, Ostadar K. F. Talde lasarteoriatarreko hiru taldek, infantilak, kadete neskak eta jubenilak, kopa lortzeko asmoarekin lehiatu ziren txapelketan, baina ez zuten finaletara iristea lortu.