09_Euskara ziurtagiriak banatu dituzte

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 9a

Euskararekin zeu irabazle leloa du Lasarte-Oriako Udalak saltokietan euskara bultzatzeko abian jarritako planak. Herriko hainbat saltokik egin zuten bat planarekin eta uztailaren 9tik aurrera beste 13 saltokik eskuratu zuten euskara ziurtagiria. Horrek arabera, denda horietan erosleak euskaraz eskatzeko aukera duela.
Honako saltokiek jaso zuten ziurtagiria: Maite Erkizia ile-apaindegiak, Mugika auto-eskola, Berasategi kafeak, Etxezarreta harategia, Adats ile-apaindegia, Maya lentzeria, Biona arrandegia, Ges aseguruak, Haritza terapia energetikoak, Ibaiondo fisioterapia zentroa, Indartuz prestakuntza fisikoa, Okela harategia eta Urruzola mertzeriak.