Sorgin Jaiei agur esan ostean eta pixkanaka pixkanaka gauza guztiak jasorik ditugunean, jaiak kanpo eta barrutik bakoitzak nola bizi izan dituen eztabaidatzen izan gara mahai inguru batean, horren emaitza da honako idatzia.
Aldez aurretik argitu behar da, horrelako antolakuntza maila handia eskatzen duen ekitaldi batek, bi balorazio ezberdin biltzen dituela, bata barne mailan eta antolakuntzari dagokiona, zeina ez den horren publikoa eta bestea aldiz guztiok ikusi eta parte hartu ditugun kontuei dagokiena zeina publiko egingo dugun hemendik aurrera.
Balorazio orokorra, oso ona izan da. Hemen puntuz puntuko balorazioa.
Jai parte hartzaileen eredua
Aurtengo jaietan egunetik egunera harridura erabatekoa izan da, espero ez genuen jende kopurua bildu baita metro karratu txiki bezain goxo horietan, beste herrietatik etorritako jendea ere asko ugaritu delarik.
Baina horrek ez du jaien herritartasunean askorik eragin, eta esan daiteke ikusgarria izan dela jendeak parte hartzeko izan duen zaletasuna burutu diren ekintza guztietan, dantza, karaokea, margoketa, umeen bazkaria, Oriako jaitsiera e.a....
Honela bada esker mila parte hartu duten herritar guztiei eta muxu sorgindu bana guzti guztiei. Berriro errepikatzen dugu 8 urte hauetan esana, herriak eginak herriarentzat.
Alboko herriekin lanean
Esperientzia oso positiboa eta polita iruditu zaigu larunbatean zehar beste herriekin batera eginiko joko eta abarrak. Iada lagun berriak egin ditugu, batzuk lagunak baino gehiago ere!!!
Horregatik orain urtean zehar guk egin beharko dugu bidaia beste herrietara. Ea herrien arteko hartu emanak handitzen ditugun eta giro sano batean jendea ezagutu.
Belarritik tiraka
Belarritik tiraka hasita badira bat baina gehiago kontatzekoak, lehena guri dagokigunez, Altxorraren bila ez burutzea, bigarrenez, txoznaren itxiera orduarekin azken egunean izandako deslizea. Honekin barkamenak eskatzen dizkiegu inguruko bizilagunei.
Baina badira ere gureak izan ez diren akatsak:
- Larunbat gauean komun kimikorik ez zen izan herriko kaleetan, horrek dakarrena kontutan hartuta. Udaletxeari galdetu zergatik.
- Oriako jaitsieraren ostean udalak ez zuen agindu zuen bezala hipodromoko berja ireki.
- Oholtza aurten ere Sorgin Jaien kontura eta Zestoako udalari esker jarria. Udalak agindurikoa bete gabe utziaz.
Hemendik mila esker ala ere udaleko langileei, oholtza montatzen buru belarri ibiltzeagatik.
- Presentzia poliziala. Sorgin Jaiek salaketa berezia burutu nahi dute batez ere igande gauen jasan behar izan genuen presentzia polizialaren aurrean.
Sorgin gunean 4 urteetan ez da sekula inolako istilurik izan, orduan zergatik eta zertarako horrenbeste polizia?
Honekin batera astearte arratsaldean sorgin gunera eginiko sartu irtena ez dugu ulertzen, ulertzen ez dugun bezala herri honetan argazki batzuekiko eta herriko pertsona batzuekiko dagoen maitasuna zergatik debekatu nahi duten.
Eskerrak
Mila esker herritar guztiei, bertan izan ez zaretenoi gonbita hurrengo urteetarako, eta egon zaretenoi milaka muxu.
Lanean ibili zareten guztiei, aupa zuek! Zuek gabe ez litzateke berdina izanen, Zestoako udalari eta bertako langileei besarkada bat, oholek badute pixua!!!
Ala ere galdera batekin amaitu nahi dugu balorazio hau, zergatik jai parte hartzaile eta euskaldunak nahi dituenak bi bider ordaindu behar ditu jaiak?