Egitasmoa igerilekuan eta kirol anitzeko pistan garatzen da eta kirol-aurreko joko eta jarduerak egiten dira.
Haurrek ariketa fisikoa era atseginean, errazean eta dibertigarrian egiten dute begirale baten zaintzapean.
Kirol Zerbitzuak jakin arazi duenez, parte-hartzaile kopurua gora doa urtez urte, hori dela eta, eskaintza hobetu eta taldeak antolatzeko, 2009-2010 ikasturterako izena emateko epea zabaldu du.
Izena ematea
Kirol ludoteka 4 eta 7 urte arteko haurrei zuzenduta dago, beraz, 2002 eta 2005 urteen artean jaiotako haurrek parte hartu ahalko dute hurrengo ikasturtean.
Saioak astelehenetik ostiralera egingo dira eta ordutegia kirol anitzeko pistan 18:00etan eta igerilekuan 18:30ean da.
Izena emateko edo jarduerari buruz informazio gehiago eskuratzeko, Udal kiroldegira hurbildu edo 943 376 182 telefono zenbakira hots egin behar da.