11_Leticia Tiatik bi domina ekarri ditu Espainiako atletismo txapelketatik

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 11

Zilarrezkoa eta brontzezko domina, horiek dira Leticia Tiati Krafft-Atletico San Sebastian taldeko lasarteoriatarrak Uztailaren 11an eta 12an, Calviá Mallorcako herrixkan burutu ziren jubenil mailako Espainiako txapelketan eskuraturako sariak.
Urte batzuen ostean, atleta lasarteoriatarra berriro ere ikusi dugu Espainiako txapelketako podiumean eta birritan gainera, disko eta pisu jaurtiketa probetan.
Pisu jaurtiketa proban, 4 kiloko bola 11,64 metroetara bidali zuen, irabazletik 43 zentrimetrotara eta disko jaurtiketan, berriz, hirugarren izan zen 37,54 metroko marka eginaz.