11_Saharako haurrak Lasarte-Orian dira

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 11

Oporrak bakean egitasmoaren barruan Saharako haurrak etorri ziren herrira uztailaren 11ean. Bi hilabetez izan genituen gure artean.
Hilabete hauetan ekintza ugari burutu zituzten, hala nola, txangoak Txikiparkera, Aquariumera edo Santa Clara irlara, Saharar festa, anbulantzia bat ezagutu eta suhiltzaileei bista egin.
Hau guztia, Saharan bizi duten egoera pixka batean alde batera utzi eta udara era ezin hobean igaro zezaten.