Ostadarreko taldeak Donosti Cupen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 13a

Astelehenetik igandera Gipuzkoako hainbat futbol zelaietan Donosti Cup txapelketa lehiatu da. Mundu osoko hainbat talde hurbildu dira lehiaketa honetan parte hartzera eta gure herriak ere ordezkaritza izan du, Ostadar K. F.
Talde lasarteoriatarreko hiru taldek, infantilak, kadete neskak eta jubenilak, kopa lortzeko asmoarekin lehiatu dira txapelketan, baina ez dute finaletara iristea lortu.

Lehenengo fasea

Infantilek lehenengo fasean jokatutako hiru partidak galdu zituzten eta ez zuten aukerarik izan.
Iñaki Aristondo eta Manex Altolagirrek zuzentzen dituzten neskek bi partida irabazi zituzten eta Belgica Girls-en aurka erori ziren, dagoeneko sailkatuak zeudela.
Jubenilek taldeko bigarren postua eskuratu zuten azken partidan Colorado USA Pride talderi 3 eta 0 gailendu ostean. Aurretik partida bat galdu eta beste bat irabazi zuten Unai Olaizolaren mutilek.

Lehiaketatik at

Baina bi bigarren fasera iritsi baziren ere, Ostadarreko jubenilak eta kadete neskak kaleratuak izan ziren fase honetako lehenengo partidan.
Ostadarreko neskek Elko Soccer club taldearen aurka 2 eta 1 galdu zuten gutxigatik.
Jubenilek, berriz, La Venta del Curro taldearen aurkako norgehiagokan ez zuten golik egitea lortu, arerioak, ordea, bi gol.
Honela, Ostadarreko taldeak kopa lortzeko aukerarik gabe geratu ziren.