Gasteizen burutu zen lehiaketan, uztailak 5 igandean, 70 eta 75 urte artekoen mailako 10 km martxa proban parte hartu zuen Zumeatarra taldeko korrikalariak eta 1:10:33.75 denbora eginaz eskuratu zuen urrezko domina.
Lau domina
Baina ez da hau azken hilabetean lortu duen titulo bakarra. Izan ere, ekainak 28an, Donostian burutu zen Euskadiko txapelketa eskuratu zuen, 5 km martxa proban, 31 minutu eta 59 segundoko denborarekin.
Era honetara, Santos Uribe lasarteoriatarrak lau urrezko domina eskuratu ditu aurten.
Arestian aipatutako dominez gain, maiatzan Gipuzkoako txapelketa eskuratu zuen 5 km proban eta neguko denboraldian, urtarrilean Euskadiko txapelketa.
Laster 75 urte beteko ditu eta esan digunez ez du lasterketan egiteari uzteko asmorik. Orduan mailaz aldatuko du eta lehia handiagoa izango du.