Errespetua diogu haurren danborradari

Txintxarri 2009ko uztailaren 13a

Lasarte-Oriako Udalean errespetu osoa diogu Haurren Danborradari, orain dela urte asko antolatzen hasi zena. Baina ez bakarrik ekitaldi horri, bazik eta baita haurrei eta antolakuntzan parte hartzen duten gurasoei ere.
Egia da zenbait ekitaldi daudela programan beren ordutegia finkatuta dutela orain dela urte asko, eta Haurren Danborradarena bi bider aldatu dela azken urteotan, baina ez da inoiz izan haurrentzako beste jarduera bat zegoelako eta hara joan zitezen. Arrazoia da Udaleko pertsonal falta zegoela bi ekitaldietan aldi berean egoteko. Langile horiek danborradan egon behar izan dute lehenengo, eta jarraian, ordutegia aldatu den kasuetan, jaialdi folklorikoan edo aurten, adibidez, Betizun. Hori da ordutegia aldatzeko benetako arrazoia.
Baina lasarteoriatarrei gai bat planteatzeko aprobetxatu nahi dut. Bizilagun batek eskutitza batean eskatzen zigun Haurren Danborradarentzako egun eta ordutegi finko bat mantentzea, baina orduan, zer erantzun behar diegu festetako egunak aldatzeko eskatu digutenei beti asteburuan tokatzeko, San Pedro eguna errespetatuz, horietan gehiago parte hartu ahal izateko? Kasu horretan, ekitaldi gehienen ordutegia eta eguna aldatuko litzateke urtetik urtera, San Pedro asteko zein egunean tokatu arabera. Adibidez, 2010ean, festak astelehenetik ostegunera edo larunbatetik asteartera nahiko zenituzkete?

Jesus Maria Zaballos
Gazteria eta Festak Saileko lehendakaria