Karmengo Amaren jaia datorren ostegunean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 13a

Datorren ostegunean, hilaren 16an, ospatuko da Karmengo Amaren eguna. Hori dela eta, hainbat ekintza antolatu dituzte Oria auzoan.
Goizeko 10etan trikitalariek kaleak alaituko dituzte. Solano musika eskolako trikilariak arduratuko dira horretaz. 12etan, berriz, meza izango daKarmengo Amaren omenez. Pilar Catalina sopranoak abestuko du mezan, eta Amaia Dorronsorok organoa joko du. Meza amaituta, trikitilariek musika jotzen jarraituko dute.