AEK-n irakasle izateko oinarrizko ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 13a

AEK-k antolatutako ikastaroa hasierako formazio metodologikoa eta didaktikoa eskuratzeko aukera paregabea da euskara irakasle izan nahi duenarentzat, hizkuntza lantzeko metodoak ezagutu nahi dituenarentzat edo hizkuntzan bere formazioa osatu nahi duenarentzat.
Ikastaro teoriko-praktikoa izango da eta bertan euskararen irakaskuntzarako beharrezkoak diren tresna metodologikoak eta irizpide teoriko eta praktikoak eskuratzeaz gain, irakaskuntzarako oinarrizkoak diren kontzeptuak, komunikazioaren osagaiak kontuak izanik, eta klaserako materiala eta estrategia ezberdinak ezagutuko dituzte.
Ikastaroa bukatzerakoan eta lan poltsan sartzeko aukera ere izango dute interesatuek.
AEK-k jakitera ematen du gainera bertan irakasle jarduteko ikastaro hau egitea derrigorrezkoa dela.
2009ko irailaren 7tik urriaren 2ra iraungo duen ikastaro honek eskaintza konbinatua du, on line eta aurrez aurreko 6 saio. Hauek irailaren 7an, 11n,17an, 25ean, 30ean eta urriaren 2an izango dira 9:30tik 13:30era.
Era berean, AEK-k jakin arazten du matrikulen hurrenkera kontuan izango dela eta kopurua mugatua dela,15 kideetako taldea izango da.
Matrikula uztailaren 6tik 24ra egin behar da. Informazio gehiago eskuratu edo izena eman nahi duenak maider-f@aek.org helbide elektronikora edo Donostiako Iztueta kalea 3 behean dagoen egoitzara hurbildu behar du.