Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan den larunbatean, DJ Grassmann disko jartzailearen sormenaz gozatzeko aukera izan zen. Jalgi kanpoan, soul, funki, reagge eta jazz estiloko musikak nahastu zituen disko jartzaileak. Eguraldi ona lagun, jendea gerturatu zen ekintza horretara. Terrazan edari bat hartuz, musika estilo desberdinak entzun zituzten. Bi ordu iraun zituen musika jartzailearen emanaldiak. Ez da lehenengo aldia Lasarten musika jartzen duela.