Saneamendu azpiegitura berri honek 25.000 biztanle ingururen hondakin-uren isuria saihestuko du Oria ibaian.
Lanak
Zazpi hodi adar, hiru ponpaketa estazio, bultzadako hiru hodi zati eta grabitate sistema dituzten bi hodi biltzaile egingo dira Usurbilen, Lasarte-Orian, berriz, ur zikinen hodi bat, euri ureko hiru hodi, bederatzi hodi bateratu eta grabitate sistema duen hodi biltzailea.
Honetaz gain, Hipodromoko zubi ondoan eraikiko den ponpaketa estazioak, 280 litro segundoko ur-emaria bateratua duten bi motoponpa multzo izango ditu, gela lehor batean eta 2000 metro kubikoko euspen eta erregulazio ur-biltegia.
Era berean, saneamenduko ura Urumeako isuraldera garraiatzeko, 2.835 metrotako bultzada hodi bat, 806 metrotako tunela eta 1.471 metrotako hodi biltzaile orokorra egingo dira.
Uholdeak ekiditeko euri ura eutsi eta erregulatuko dituzten ur-biltegiak egongo dira eta hauetan teleaginte kablea ezarriko da. Era honetara, Loiolako ur zikinen araztegiak sistema guztia kudeatu ahalko du.
Udalaren iritzia
Ana Urchueguia alkatea zorioneko agertu zen osteguneko Udal Batzarrean. “2003an hasitako proiektua martxan jarriko da eta gestioak egin ostean, urte bete aurreratzea lortu da,” adierazi zuen.
Bi urte eta erdiko lan “gogorrak” izango dira, baina herriaren saneamendurako ona izango dela ere azpimarratu zuen.
Lasarte-Oriako Udala bilera teknikoetan egongo da lanen planifikazioa egin eta hauek herrian eragozpenak sortu ez ditzaten.