Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kulturetxea bete ez bazen ere, jende asko joan zen joan den ostiralean Talaia dantza ikuskizunaz gozatzera. Gero Axular dantza taldearen emankizunak zapore gozoa utzi zuen. Jendeak txaloekin eskertu zuen dantzarien eta musikarien emanaldia. Dantzari gaztetxo ugari taula gainean, eta horiekin batera musikariak eta kantaria. Bereziki, musikarien eta kantarien maila bikaina agerian geratu zen. Talaia dantza ikuskizunak maitasunezko istorioa du ardatz, eta portu batean girotuta dago.