Datorren igandean, uztailak 19, Lasarte-Oriako Udalak gune txiki bat prestatuko du Okendo eta Brigidatarren komentu arteko arkuak ikusi ahal izateko.
Okendo plazako eta udaletxe berriko lanak amaitzen direnean agerian geratuko da arkupea, baina hori baino lehen lasarteoriatarrek beti ezkutatuta egon diren eta inoiz ikusi ez dituzten arkuak ikusteko aukera izatea nahi du Udalak.
Arkupea ikusi nahi duen orok, 10:00etatik 14:00etara aukera izango du bisita egiteko.
Gunerako sarrera Osasun zentro zaharraren ondoan dagoen ate handia izango da, Hipodromo etorbideko iturriaren ondoan dagoena.