Stock eta Saldoen II. Azoka antolatu dute Udalak eta Aterpeak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 16a

Iaz egin zen Stock eta Saldoen I. Azokaren arrakasta ikusita, bigarren edizio bat antolatzea erabaki dute Lasarte-Oriako Udaleko Merkataritza sailak eta Aterpea elkarteak.
Irailaren 5 eta 6ean, larunbata eta igandean antolatu da denboraldiz kanpoko arropa edo edozein modutako pagotxak erosteko aukera ematen duen egitasmoaren bigarren edizio hori.

Pilotalekuan

Leku aldaketa egongo da. Iaz Michelingo teniseko pistan burutu zen ekintza, baina lehenengo edizioko partehartzaileen iritzia kontuan hartu dute antolatzaileek eta kirol gune bereko pilotalekuan egitea erabaki dute.
Stock eta Saldoen II. Azokaren ordutegia larunbata eta igandeean bera izango da, 10:00etatik 20:00etara.
Azokara hurbiltzen diren herritarrek erosketak egiteaz gain, musikaz ere gozatu ahalko dute.
Eta, honetaz gain, edariak saltzeko dendatxo bat jartzeko asmoa dagoela ere aurreratu digute antolatzaileek.

Parte hartzea

Lasarte-Oriako edozein establezimenduk hartu dezake parte azoka honetan. Gutxieneko partehartzaile kopurua, 15 edo 20 bat komertzio, biltzen ez bada, beste herriko dendek aukera izango dute jakin arazi dute antolatzaileek.
Honetaz gain, partehartzaile bakoitzak bere produktuak salgai jartzeko erabili nahi dituen mahaiak, aulkiak eta/edo erakustaltzariak eraman beharko dituel azpimarratu dute.
Izena emateko epea abuztuaren 23a arte dago irekia. Komertzio interesatuak, Aterpea elkartearekin jar daitezke harremanetan, 637 955 030 edo 687 84 56 23 telefonora deituz edo posta elektroniko bat helbide honetara, itziarirurzun@hotmail.com, bidaliz.
Honela, lerro hauen bitartez Lasarte-Oriako dendaiak animatu nahiko lituzke, azokan parte hartzera. •