Oriatarrek Karmengo Amaren eguna ospatu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2009ko uztailaren 16a

Atzo, uztailak 16, Karmengo Amaren eguna ospatu zen Oriako auzoan.
Solano eskolako trikitilariek kalejira alaian auzoko kaleak girotu zituzten goiz osoan.
Ospakizun nagusia, 11:00etan Karmengo Amaren kaperan burutu zen meza izan zen.
On Ramon Uribetxeberria, Juan Luis Murua eta Xabier Andonegi apaizek ospatu zuten meza eta Pilar Catalina sopranoak, Amaia Dorronsoro organojolea lagun, girotu zuen.