17_TSSTko autobus gidariek lan baldintzak hobetzea eskatu dute

Txintxarri 2009ko uztailaren 17a

TSST konpainiako langileen izenean sindikatuek idatzi bat kaleratu zuuten uztailaren erdialdean, non haien erabiltzaileei haien zerbitzuen kalitatearen beherakadaren zergatia azaltzen zuten.
Gehiegizko orduek osasunean duen ondorioa aipatzen zuten. Bigarren arrazoia autobusen arazoak dira. “Mantenu arazo larria dago eta honek gidaritza eta erabiltzaileen erosotasunaren kalterako da. Eta azkenik, ibilbidean zehar dauden geltoki batzuen segurtasun eza aipatzen da. Konpainiari eta Lurraldebusi arazo guztiak konpontzeko eskatzen zieten.