18_Doinu afroak Chillida-Lekun

Txintxarri 2009ko uztailaren 18a

XVI.mendeko baserria inguratzen duen zelaian eta Chillidaren bi eskultura testigu zuela, Makulu Ken taldeko kide lasarteoriarrak azkeneko bi urteotan prestatutako lana eskaini zuen uztailaren 18an.
Makulu Ken taldeak egiten duen musikak dantzara gonbidatzen duen arren, oriangoan eskainitako kontzertua ikustera gerturatu ziren gehienek zelaian eseri eta afrobeat, funk eta reggae doinuaz eta parajeaz disfrutatzea nahiago izan zuen.
Xpressionk! Kultur Elkarteak Chillida Lekun antolatu duen Uda Funk kontzertuen barne kokatu zen emanaldi hau.