Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uztailak 19an, Lasarte-Oriako Udalak gune txiki bat prestatuko zuen Okendo eta Brigidatarren komentu arteko arkuak ikusi ahal izateko. Okendo plazako eta udaletxe berriko lanak amaitzen direnean agerian geratuko da arkupea, baina hori baino lehen lasarteoriatarrek beti ezkutatuta egon diren eta inoiz ikusi ez dituzten arkuak ikusteko aukera izatea zuen helburu udalak.