Ohizko lekutiz kanpo antolatu bazen ere, Artisauen XXVI. Santa Ana azokak giro ederra izan zuen uztailaren 19an Dorre parkean. Eguraldia lagun, lasarteoriatar ugari hurbildu ziren herriko, zein Estatu osoko eskulangileak ikusteko eta beren lana ezagutzeko.
Era berean, baratzeko eta baserriko produktu fresko, pastel eta erroskila goxo eta senda belarrak erosi edo talo bero-beroa dastatu ahal izan ziren janarien atalean.