Eguraldia lagun, lasarteoriatar ugari hurbildu ziren herriko, zein Estatu osoko eskulangileak ikusteko eta beren lana ezagutzeko.
Era berean, baratzeko eta baserriko produktu fresko, pastel eta erroskila goxo eta senda belarrak erosi edo talo bero-beroa dastatu ahal izan ziren janarien atalean.
Lehengo aldia azokan
Era berean, Koro Ortega eta Arantxa Martin herritarrek estreineko aldiz jarri zuten postua.
“Hobbya da, bioi asko gustatzen zaizkigu eskulanak eta etxekoek bultzatuta animatu ginen,” azaldu digu, “gainera, harrera ona du eta jendeak erosten ditu bitxiak.”
Omenaldia
Eguerdian, Patxi Etxeberria eta Txomin Garmendia bertsolarien saioaren ostean, Jose Mari Berasarte eta Cesar Bozal labangileek Joan Mari Arzak sukaldariari laban berezia oparitu zioten omenaldi gisa. Joan Marik asko eskertu zuen, “bihotzarekin egindako omenaldia baita.”