Andoni Egaña, Xabier Euzkitze edo Pako Aristiren hitzak entzuteko aukera egon zen ostiralean Miren bakarlariak Jalgi kafe-antzokian eskainitako kontzertuan.
Herritar ugari hurbildu zen abeslari azpeitiarrak pianoa, soinua eta kontrabaxuaren laguntzaz eskaini zuen emanaldi intimista entzutera.
Hiru ordu laurdeneko kontzertuan Mirenek estilo ezberdinak, jazza, sirtakia edo tangoa, uztartzen dituzten abestiak aurkeztu zituen.
ETBko hainbat saiotan abeslari eta azken urtean Oh Happy Day! saioan epaile lanetan ibilia da Miren Fernandez. Nahiz eta hainbat proiektuetan murgildua egon, ez du bakarkako lana alde batera utzi eta ostiraleko kontzertua horren erakusle izan zen.