Doinu afroak Chillida-Lekun

Txintxarri 2009ko uztailaren 20a

Makulu Ken taldeko kideek eta entzuleek aukera paregabea izan zuten larunbatean, izan ere, Chillida Lekuko zelaia holtza izan zuten.
XVI.mendeko baserria inguratzen duen zelaian eta Chillidaren bi eskultura testigu zuela, talde lasarteoriarrak azkeneko bi urteotan prestatutako lana eskaini zuen.
Makulu Ken taldeak egiten duen musikak dantzara gonbidatzen duen arren, larunbatean kontzertua ikustera gerturatu ziren gehienek zelaian eseri eta afrobeat, funk eta reggae doinuaz eta parajeaz disfrutatzea nahiago izan zuen.
Xpressionk! Kultur Elkarteak Chillida Lekun antolatu duen Uda Funk kontzertuen barne kokatzen da emanaldi hau.