Lerro hauen bitartez, Lasarte-Oriako Udaleko alkatetzak eskerrak eman nahi dizkie igandean, uztailaren 19an, beren interesarengatik Okendo eta Brigitarren komentu arteko arkuak ikustera gerturatu ziren herritarrei.
Aurreko astean aipatu bezala, helburua beti ezkutatuta egon den gunea lasarteoriatarrei ikusteko aukera ematea zen.
Eta Udalaren ustez, ederki lortu da helburua ekimenak harrera bikaina izan baitzuen.