Nahiz eta kontzertua eskaintzeko ordu aproposa ez izan, 14:15ak, 500 bat pertsona bildu ziren herriko plazan.
Kontzertua
Goikouriak zuzentzen duen orkestra talde gonbidatua izaki, azken postuan parte hartu zuen Pola de Siero Udal bandaren ostean.
Lehenengo aldia zen herrian akordeoi orkestra batek jotzen zuena eta Zero Setteren errepertorio alaia, zartzuela, pasodoblea eta Guillermo Tell obraren hasiera, besteak beste, herritarren gustukoa izan zen, nahiz eta obrak murriztu behar izan zituzten.
Gainera, ohitura den bezala, Elias Goikouriak sorpresatxo bat gordetzen zuen, Asturias patria querida. Momentu horretan, ikusleak zutik jarri eta doinuarekin batera guztiek abestu zuten hunkituta.
Hurrengo urterako gonbita
Txalo zaparradaren ostean, Pola de Sieroko jaien arduradunak Manuel Friegek "Zero Sette akordeoi orkestra herriko auditorio berriaren estreinura gonbidatua dago hurrengo urtean," adierazi zuen guztion harridurarako.